89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Lehiaketa, laguntza teknikoa eta lanen zuzendaritza kontratatzeko

Honen bitartez lehiaketa irekirako deia egiten da, Paternaingo hirigunea zolatzeko proiektu teknikoaren prestaketa eta lanen zuzendaritza adjudikatzeko. Hona hemen:

I.-Kontratuaren xedea. Proiektu teknikoen prestaketa, lanen zuzendaritza eta segurtasun eta osasun arloetako koordinazioa.

II.-Kontratuaren iraupena. Proiektu teknikoak prestatzeko epea lau hilabetekoa da.

Obren zuzendaritza obra bera gauzatzerakoan eginen da eta, beraz, iraupen bera izanen du.

III.-Hasierako prezioa. Kontratuaren aurrekontua, hasierako prezioa izanen baita, 42.000,00 eurokoa da.

IV.-Pleguaren publizitatea. Jendaurrean egonen da egun baliodun guztietan, Udaleko bulegoetan.

V.-Behin-behineko bermea. Hasierako prezioaren % 2.

VI.-Klausula administratibo partikularren plegua jendaurrean egonen da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo zortzi egun baliodunetan. Lizitazioa bertan bera geldituko da, aurka egiten bazaio.

VII.-Behin betiko bermea. Adjudikazioaren zenbatekoaren % 4.

VIII.-Proposamenak aurkezteko. Iragarki hau argitaratu eta hurrengo 26 egun naturaletan.

Gazolatzen, bi mila eta biko uztailaren batean. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0207625