89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A S A B U R U A

Arkitektoa kontratatzeko lizitazioa, aholkularitza eta proiektuak prestatzeko lanak egiteko

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, Basaburuko Udalak, ekainaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen lehiaketa publikorako deia egitea. Hona hemen ezaugarriak:

Kontratuaren xedea: laguntza adjudikatzeko lehiaketa,

hain zuzen ere, hirigintzako aholkularitza eta proiektuak prestatzeko lanak egiteko.

Adjudikatzeko modua eta prozedura: lehiaketa irekia.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Basaburuko Udalean.

Behin-behineko bermea: 2.000 euro.

Proposamenak aurkezteko: Udaleko erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Basaburuko Udalean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun baliodunean, arratsaldeko bostetan.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan dago.

Basaburuan, bi mila eta biko uztailaren bian. Alkatea, Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: A0207624