89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

Obra lehiaketa

Ultzamako Udalak, 2002ko uztailaren 3ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, lizitaziorako deia egin du, "Ultzaman Udalaren eraikin bat zaharberritu eta eraberritzea Haur Hezkuntzako (0-3 urte bitarte) ikastetxerako" izeneko proiektuan aipatzen diren lanak kontratatzeko. Hona hemen baldintza orokorrak:

Kontratuaren xedea: "Ultzaman Udalaren eraikin bat zaharberritu eta eraberritzea Haur Hezkuntzako (0-3 urte bitarte) ikastetxerako".

Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, presazko tramitazioa.

Kontrataren aurrekontua: 146.772,91 euro (BEZa barne).

Lanak burutzeko epea: 5 hilabete.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahiru egun naturaleko epean, eta azken eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Egun hori larunbata edo baliogabea bada, hurrengo egun balioduna arte luzatuko da epea.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak zabaltzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko laugarren egun baliodunean, azken egun balioduneko hamabietan.

Proiektua eta pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztertu ahal ditzaten, Papeleria Técnica Rubio dendan, Bergamin kalean, 10, Iruñean.

Ultzaman, bi mila eta biko uztailaren lauan. Alkatea, Julio Indaberea Osinaga.

PROPOSAMEN EKONOMIKOA

Izena:

N.A.N.

Helbidea (herria eta kalea):

Telefonoa: ....................................... Faxa:

Ahalmen juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izanik, nire izenean edo ................. ordezkatuz (ezabatu egokia ez dena), azaltzen dut:

"Ultzaman Udalaren eraikin bat zaharberritu eta eraberritzea Haur Hezkuntzako (0-3 urte bitarte) ikastetxerako" izeneko obren kontratua dela-eta, Ultzamako Udalak onetsitako baldintza guztiak ezagutu eta osorik onartzen ditudala, eta lanak eginen ditudala ........ (letraz) .......... euroren truke, eta honako hauek direla kopuru horri dagozkion kontzeptuak:

Zerga oinarria: (1).

Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ): % 16 (1).

Zenbatekoa, guztira: (1).

Ultzaman, 2002ko .................................aren ........(e)an.

(Sinadura).

(1) Zenbakitan adierazia.

Iragarkiaren kodea: A0207838