89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A R T A G U D A

"Kale batzuk zolatzea" eta "Kale batzuen hornidura eta saneamendu sareak berritzea" proiektuetako obrak kontratatzea

Sartagudako Udalak "Kale batzuk zolatzea" eta "Kale batzuen hornidura eta saneamendu sareak berritzea" proiektuetako obrak kontratatu behar dituela iragartzen du.

Kontratazio organoa: osoko bilkura.

Bidea: prozedura irekia, lehiaketa.

Kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontua: 654.023,05 euro.

Behin-behineko fidantza: 13.080,46 euro (lizitazioaren aurrekontuaren % 2).

Behin betiko fidantza: adjudikazio prezioaren ehuneko 4.

Proposamenen aurkezpena: Udal honen erregistro orokorrean (Plaza de los Fueros, 1) edo egungo legeriak ezarritako bideak erabiliz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaleko hogeita lau orduen barruan. Epea larunbatean edo festa egun batean bukatzen bada, hurrengo lehen egun baliodunean amaituko da, eguerdiko hamabietan, proposamenak aurkezteko epea.

Aurkeztu beharreko agiriak: gutunazal bakarrean, hartan beste hiru sartuta: 1 zenbakiko gutunazala, "Administrazio agiriak", administrazio klausulen pleguan zehaztutako agiriak; 2 zenbakiko gutunazala, "Agiri teknikoak", eta 3 zenbakiko gutunazala, "Proposamen ekonomikoa", administrazio klausula partikularren pleguan adierazitako ereduarekin bat.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu bietan.

Proiektu teknikoa, administrazio klausula partikularren plegua eta gainerako agiriak interesatuen eskura daude Udalaren bulegoetan.

Sartagudan, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian. Alkatea, José Ignacio Ruiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0207629