89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Obren kontratua. Faltzeserako eta Azkoienerako hornidura putzuak, Funesko mugapean (Funes 4 eta 5 putzuak)

Azkoiengo Udalak lizitaziorako deia egin du honako obra hau egiteko lehiaketa adjudikatzeko: Faltzeserako eta Azkoienerako hornidura putzuak, Funesko mugapean (Funes 4 eta 5 putzuak), Azkoienen; honakook dira baldintzak:

Kontratazio modua: prozedura irekia, lehiaketa.

Sailkapena: E-1-e.

Hasierako prezioa: 365.415,41 euro (60.800.008 pezeta), BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 7.308,31 euro (1.216.000 pezeta).

Egiteko epea: hiru hilabete.

Agiriak: administrazio klausulen pleguko 7. oinarrian eskatzen direnak.

Eskaintzak Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, eta administrazio klausulen pleguan adierazitako eran, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Proposamen ekonomikoen gutunazalak hamargarren egun baliodunean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatuta, 13:30ean.

Proiektu teknikoa eta administrazio klausulen plegua interesatuen eskura daude Udalaren idazkaritzan eta Copia-Copia kopia-dendan (Julián Gayarre kalea, Azkoien).

Azkoienen, bi mila eta biko uztailaren hamabian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0207628