89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñeko Zentro Elkartuko irakasle-tutore izateko hamar lanpostu betetzeko.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñeko Zentro Elkartuko Batzordeak 2002ko uztailaren 2ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, merezimenduzko lehiaketa publikorako dei egiten da honako hamar irakasle-tutore lanpostu hauek betetzeko:

-Psikologia: irakasle-tutore izateko lanpostu bat, Oinarrizko Psikologia eta Nortasunaren Psikologiaren arloan.

-Ekonomia-A.D.E.: irakasle-tutore izateko lanpostu bat, Ekonomia Aplikatu Kuantitatiboaren arloan.

-Pedagogia: irakasle-tutore izateko lanpostu bat, Hezkuntzaren Teoria eta Historiaren arloan.

Irakasle-tutore izateko lanpostu bat, Hezkuntzako Ikerketa eta Atzematerako Metodoen arloan.

-Ingelesezko Filologia: irakasle-tutore izateko hiru lanpostu, Ingelesezko Filologiaren arloan.

-Hizkuntzen Unibertsitateko Zentroa: irakasle-tutore izateko bi lanpostu, Ingelesezko Filologiaren arloan.

Irakasle-tutore izateko lanpostu bat, Alemanezko Filologiaren arloan.

1.-Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Zentroko bulegoetan aurkeztu beharko dira (Sadar kalea, z.g., Iruña), jendaurreko orduetan (9:00etatik 14:00ak arte), deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egun naturaleko epean. Eskaerarekin batera, izangaiek alegatzen dituzten merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

2.-Izangaiek aurkezten dituzten merezimenduen balorazioa UHUNek Madrilen duen Egoitza Nagusiko departamentuek eginen dute, agindutakoari jarraikiz.

IRAKASLE-TUTORE IZATEKO ESKAERAK BALORATZEKO BAREMOA HAUXE DA

1.-Ezinbesteko baldintza:

Eskatzen den tutoretzari dagokion titulazioa, irakasle-tutoreen Erregelamenduaren 3. artikuluaren arabera.

2.-Ikasketa espedientea.

a) Ikasketa espedienteko kalifikazioak: 2 puntu arte.

b) Tutoretzari dagozkion arloen inguruko berariazko lizentzia: 3 puntu.

c) Doktore titulua: 5 puntu.

3.-Beste ikasketa titulu batzuk:

Tutoretzan aritzeko alegaturiko ikasketa tituluez gainera, beste batzuk izateagatik:

a) Lizentzia titulu bakoitzeko: 1 puntu.

b) Doktore titulu bakoitzeko: 2 puntu.

4.-Irakaskuntzako esperientzia:

a) Eskolak ematen dituzten unibertsitateetan eta UHUNen, 5 puntu arte.

b) Beste ikastetxe batzuetan, 2 puntu arte.

5.-Argitalpenak, lanak, ponentziak eta biltzar, ikastaro eta mintegietan parte hartzea, eskatutako tutoretzari lotuak baldin badira:

Gehienez ere, 5 puntu.

6.-Tutoretzaren betebehar akademikoetara izangaia nola egokitzen den:

Gehienez ere, 5 puntu.

Iruñen, bi mila eta biko uztailaren bian.-UHUNeko Iruñeko Zentro Elkartuko Batzordeko burua.

Iragarkiaren kodea: A0207558