89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, Tafallako Udalaren Kultur Patronatuak 2002ko ekainaren 24an egin bilkuran erabaki zuen honako ezaugarri hauek dituen lehiaketa publikoaren deialdia egitea:

Xedea. Tafallako Kultur Etxeko areto nagusirako besaulkiak erostea.

Sistema. Prozedura irekiko lehiaketa, presako tramitazioarekin.

Aurrekontua. 60.100 euro (BEZa barne).

Proposamenen aurkezpena. 7:30etik 15:00etara, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 13 egun naturaletan.

Beharkizunak, administrazio klausula partikularren pleguak: Tafallako Udalaren bulego nagusietan, 7:30etik 15:00etara.

Tafallan, bi mila eta biko ekainaren hogeita bostean. Udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0207546