89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A I B A R

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Olaibarko Udalak, 2002ko ekainaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Olabeko 14. lurzatiaren xehetasun azterlana, Antonio Etxeberría Etxenikek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Olaibarren, bi mila eta biko uztailaren batean. Alkatea, María Carmen Lizoáin Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A0207545