89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Kreditu aldaketa 2002ko aurrekontu orokorrean

Doneztebeko Udalak, 2002ko ekainaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2002ko aurrekontu orokorrean kreditu aldaketa egiteko 2. espedientea, ondotik heldu den eranskinaren ariora. Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunetan udal idazkaritzan, aztertu eta egoki juzgatzen diren erreklamazioak aurkezteko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, horrela xedatzen baitu hasiera batean onesteko erabakiak.

GASTUAK:

Kontusaila: 1-2222-601101. Diru-esleipena: 12.020,24 euro. Goiti-beheitia: 12.020,00 euro. Guztira: 24.040,24 euro.

Kontusaila: 1-4523-62201. Diru-esleipena: 99.167,00 euro. Goiti-beheitia: 18.030,00 euro. Guztira: 117.197,00 euro.

Kontusaila: 1-2222-2200401. Diru-esleipena: 0 euro. Goiti-beheitia: 900,00 euro. Guztira: 900,00 euro.

Diru-esleipena, guztira: 111.187,24 euro. Goiti-beheitia, guztira: 30.950,00 euro. Guztira: 142.137,24 euro.

DIRUSARRERAK:

Kreditu aldaketen finantziazioa -30.950,00 euro- 870-R.T. Gastu Orokorrak kontusailaren kontura eginen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 16/1990 Foru Legeko 284 eta 285. artikuluetan xedatua betetzeko.

Donezteben, bi mila eta biko ekainaren hogeita seian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0207541