89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

Aldaketa aurrekontuan

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 284. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da aurrekontuan behin betikoz onetsitako aldaketa, 2002ko martxoaren 15eko bilkuran hasiera batean onetsi zen espedienteari ez zaiolako erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko epean.

"Ikusirik Kontu Hartzailetzaren txostena, bilkura honetan berean onetsi dena, 2002ko aurrekontu orokor eta bakarrean egin beharreko aldaketaz, 2001eko ekitalditik gelditu diren kreditu gerakinak eta diruzaintzakoak eransteko, gastu aurreikuspen berriei ekin beharrez.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

Erabaki da:

1. Aldaketa hauek onestea aurrekontuan:

1.-2001eko ekitalditik gastatu gabe gelditu diren kreditu gerakinak eranstea, finantzaketa lotetsia duten inbertsioei dagozkienak.

KONTUSAILA K O N T Z E P T U A K ZENBATEKOA

Gastuak: 1.4325.60109 Udaletxeko plazako urbanizazioa 601.012,10

Dirusarrerak: 1.87200 Diruzaintzako gerak. Finantz. lotetsiko gastuak 112.897,26

Dirusarrerak: 1.87100 Diruzaintzako gerak. Baliabide lotetsiak 488.114,84

Gastuak: 1.4519.62200 Kultur etxearen eraikuntza 369.794,15

Dirusarrerak: 1.87200 Diruzaintzako gerak. Finantz. lotetsiko gastuak 128.329,69

Dirusarrerak: 1.87100 Diruzaintzako gerak. Baliabide lotetsiak 241.464,46

Gastuak: 1.4324.60108 S-T unitatearen urbanizazioa 2.641.565,03

Dirusarrerak: 1.87200 Diruzaintzako gerak. Finantz. lotetsiko gastuak 235.193,83

Dirusarrerak: 1.79108 S-T unitatearen urbanizazio kuotak 2.406.371,20

OSOTARA, LABURTURIK

Gastuen aurrekontua goititurik 3.612.371,28

Dirusarreren aurrekontua goititurik 3.612.371,28

2.-Kreditu gehikuntzak.

Gastuen kontusail hauek sortu dira, baita beraiek finantzatzeko behar diren dirusarrerak ere.

KONTUSAILA K O N T Z E P T U A K ZENBATEKOA

Gastuak: 1.45221.622 Frontoi estaliaren eraikuntza 956.361,11

Gastuak: 1.45222.622 Igerileku estaliaren eraikuntza 1.400.337,52

Gastuak: 1.45223.622 Gimnasio berrien eraikuntza 1.029.849,19

Dirusarrerak: 1.87100 Diruzaintzako gerak. Baliabide lotetsiak 157.315,59

Dirusarrerak: 1.87000 Diruzaintzako gerak. gastu orokorretarako 3.229.232,23

Gastuak: 1.4325.60109 Udaletxeko plazako urbanizazioa 888.071,13

Dirusarrerak: 1.87100 Diruzaintzako gerak. Baliabide lotetsiak 888.071,13

OSOTARA, LABURTURIK

Gastuen aurrekontua goititurik 4.274.618,95

Dirusarreren aurrekontua goititurik 4.274.618,95

2. Espedientea jendaurrean egotea, 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu ondoan."

Antsoainen, bi mila eta biko maiatzaren hamabortzean. Alkate udalburua, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0205518