89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U S T I Ñ A N A

2001eko kontuak

Fustiñanako Udaleko Kontuen Batzorde Bereziak, 2002ko maiatzaren 22an egin bilkuran, adostasun txostena eman dio 2001eko ekitaldiko kontu orokorren espendienteari, onets dadin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 305. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Fustiñanan, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: A0205947