89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

"S-13" hirigintzako unitatea birzatitzeko proiektuko aldaketa. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2002ko otsailaren 7an egin bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen, besteak beste:

"Hasiera batez onestea S-13 unitatea birzatitzeko proiektuko aldaketa, Miguel García Guibert arkitektoak prestatua, S-13 unitaterako egin planeamendu aldaketa puntualetik etorri diren antolamendu zehaztapen berrietara egokitzearren proiektu hori; Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emandako 1297/2201 Foru Aginduaren bidez onetsi zen behin betikoz aldaketa hori, eta 2001eko azaroaren 23an 142. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu".

Aipatu erabakia jendaurrean egon da, 2002ko apirilaren 10ean 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betikoz onetsita dago; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 169.4 artikuluan xedatuarekin bat.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Burlatan, bi mila eta biko maiatzaren hogeita batean. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0205946