89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak ezartzen duen jakinarazpena egitea, alegia, Eduardo Martínez Duarte jaunari ehizari buruzko arautegia hausteagatik irekitako 50/02 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, agiri honen bidez aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da.

470/2002 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Eduardo Martínez Duarte jaunari (NAN: 16.571.226-W) zehapen espedientea irekitzen diona.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Castejongo Guardia Zibilak 2002ko otsailaren 9an salaketa jarri zuen.

Hori ikusita, eta Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraituz,

AGINDU DUT:

1. Eduardo Martínez Duarte jaunari (NAN: 16.571.226-W) zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Ana Mirla Equioiz andrea jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko Administrazio Publikoko (Arlo Juridikoa) teknikaria, espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGUEN PLEGUA

50/02 espedientea

1.-Salatua: Eduardo Martínez Duarte (NAN: 16.571.226-W).

Helbidea: San Antonio, 2; Murillo de Río Leza (Errioxa).

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2002ko otsailaren 9an, 10:00etan, Valdetellasko ehiza barruti intentsiboan (NA-10.460), Tuterako udal mugapean.

3.-Salatutako egintza: ehizan ibiltzea lizentziarik gabe.

4.-Hautsitako arauak: arau-hauste larria, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 117. artikuluko 8. atalaren aurkakoa.

5.-Zehapen proposamena: 301 euro, ehizarako lizentzia kendu eta urtebetez ehizan ibiltzeko gaitasunaz jabetzea, martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122 b) artikuluari jarraituz.

6.-Kalteordaina: ez dago.

7.-Zehapen osagarriak: ez dago.

8.-Animaliak eta tresneria: FSC markako eskopeta, 12ko kalibrekoa, 16.571.226-W-01 zenbakiko gida zk. duena, bahitu eta Tuterako Guardia Zibilaren Arma Bahikuntzan dago, eta berreskuratu egiten ahalko da 18,03 euro eta printzipalaren zenbatekoa ordaindu eta gero, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 103.3.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Bahitu egin da harrapatutako eperra eta Ongintzako Zentro batera eraman.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraituz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean.-Instruktorea, Ana Miral Equioiz.

Iragarkiaren kodea: A0206417