89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Ezin izan da Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 99.2. artikuluak ezartzen duen jakinarazpena egin, nahiz eta bi aldiz saiatu. Horregatik, foru lege horretako 88.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, ediktu hau argitaratzen da eta dei egiten zaio Juan Cruz Arratibel Zabala jaunari, 15.771.792W IFZ baitu, bera edo bere ordezkaria, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontaturik, hamar eguneko epean jakinarazpena jasotzera ager dadin. Eta aditzera ematen zaio epe hori bete eta ez bada agertzen, ulertuko dela Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko 1997, 1998 eta 1999ko Zergari buruzko eta Balio Erantsiaren gaineko 1997ko (1., 2., eta 3. hiruhilekoak), 1998ko eta 1999ko (1. hiruhilekoa) Zergari buruzko Ikuskapen Akten, emendiozko txostenaren eta zehapen espedientearen hasieraren, arau-hausteak kalifikatzeko proposamenaren eta zerga-zehapenen jakinarazpena -beti ere aipatu zerga eta urte eta hiruhilekoei buruzkoa- jaso duela, epe hura bete eta biharamunetik hasita etor daitezkeen ondorio guztietarako.

Tributupekoari jakinarazten zaio halaber, 152/2001 Foru Dekretuko 56.1. artikuluak eta 153/2001 F.D.ko 33. artikuluak ezartzen duten bezala, bidezko iruditzen zaizkion alegazioak Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariari aurkezteko eskubidea duela, jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost eguneko epean.

Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak espediente bakoitzean jasotako dokumentu froga eta alegazioak ikusirik, bidezko diren ebazpenak emango ditu.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita bostean.-Aktuarioa, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0207305