89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

623/2002 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Caparrosoko mugapean 118/396 eta 119/907 k.p.etako pasaguneak kentzea Zaragoza-Altsasu burdinbidean" proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko dosierra onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Caparrosoko mugapean 118/396 eta 119/907 k.p.etako pasaguneak kentzea Zaragoza-Altsasu burdinbidean" proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: "Caparrosoko mugapean 118/396 eta 119/907 k.p.etako pasaguneak kentzea Zaragoza-Altsasu burdinbidean" proiektua prestatzeko lanak kontratatzea.

-Esleipen modua: lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 24.000,00 euro.

-Egiteko epea: lau hilabete.

-Proposamenak aurkezteko epea: 2002ko abuztuaren 20a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea 3, beheko oina, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2002ko abuztuaren 28ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura egonen dira, aztergai, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita bostean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ........(e)ko bizilagunak, helbidea ........(e)n, ........... kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo .......... ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Caparrosoko mugapean 118/396 eta 119/907 k.p.etako pasaguneak kentzea Zaragoza-Altsasu burdinbidean" proiektua prestatzeko lanak lehiaketa bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektuaren eta lizitazio horretako agindu teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ............ (zenbakiz eta letraz) ........... euroren truke.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: A0207479