78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

583/2002 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza), San Adriángo industrialdeko sarbideak" hobetzeko proiektuari onespen teknikoa eman eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Zainketa Zerbitzuak, bere txostenean, "NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza), San Adriángo Industrialdeko sarbideak hobetzeko proiektua" jaso duela dio, Berceo Ingenieros, S.L. enpresak prestatua, bera baita lanen adjudikazio hartzailea urtarrilaren 16ko 57/2002 Ebazpenaren bitartez.

Biribilgune itxi bat eraikiko da, 21 m-ko barne diametrokoa, non elkartuko baitira San Adriángo industrialdeko eremu berrirako sarbidea, (Ebroko Ardatza) NA-134aren ezkerraldean, eta errepidearen eskuinaldeko lantegietarakoa. Intermalta da lantegi horietako bat, kamioi trafiko handia sortzen duena.

Biribilguneak 6 m-ko biraketa-erreia izanen du, eta metro bateko bazterbidea alde banatan. Zintarri beheratu batek mugatuko du eta hormigoizko zoladura emanen zaio, metro bat zabal, kolore gorriz pintatua. Azkenik, industrialdekoak bezalako argi-paldoak ezarriko dira biribilgunean.

Aipagarria da obrak ukitutako zerbitzu guztiak lehengoratuko direla, bakoitzaren jabeek adierazten dituzten zehaztasun teknikoei jarraituz.

Proiektuarekin batera Segurtasun eta Osasun Azterlana aurkeztu da, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza), San Adriángo industrialdeko sarbideak" hobetzeko proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Eranskinean datorrena, jendaurrean jartzea 20 egun baliodunean, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin ditzan eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuan eta San Adriángo udaletxean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau San Adriángo Udalari jakinaraztea (lurzatien planoen kopia igorriko zaio), Desjabetzapen Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamabian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A

San Adriángo industrialdeko sarbideen proiektua NA-134 errepidean, (Ebroko Ardatza). Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

SAN ADRIANGO UDALERRIA

SA-01 Sola Sanchez, Miguel A. Mayor 23, San Adrián 215 1 312 Olibadia

SA-02 Sola Sanchez, Miguel A. Mayor 23, San Adrián 2.425 1 313 Larrea

SA-03 Udala Plaza de los Fueros z.g., San Adrián 315 1 314 Alorra

SA-04 Sola Sanchez, Miguel A. Mayor 23, San Adrián 12 1 315 Larrea

SA-05 Rubio LÍpez, Daniel Mayor 21, San Adrián 70 1 316 Alorra

SA-06 Udala Plaza de los Fueros z.g., San Adrián 794 1 317 Alorra

SA-07 Navarro Navarro, Rosario Mayor 21-2, San Adrián 53 1 318 Alorra

SA-08 Esparza Esparza, Josefina Eras Bajas 7, San Adrián 533 1 319 Alorra

SA-09 Vera PÚrez, María C. Vera MagallÍn San Adrián 320 1 381 Alorra

SA-10 Nafarroako Foru Kom. Iruña 360 1 1154 Elkorra

SA-11 Udala Plaza de los Fueros z.g., San Adrián 64 3 1395 Lurzorua

SA-12 Udala Plaza de los Fueros z.g., San Adrián 1.106 3 1393 Lurzorua

SA-13 Udala Plaza de los Fueros z.g., San Adrián 721 3 1392 Lurzorua

SA-14 Udala Plaza de los Fueros z.g., San Adrián 128 3 1963 Industrialdeko

bidea

Iragarkiaren kodea: A0206791