78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I T I L L A S

Pitillasko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza behin betikoz onetsirik

Pitillasko Udalak Pitillasko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza hasiera batean onetsi zuen, osoko bilkuran eta jendaurrean egoteko aldia iragan da, iragarpena legezko moduan egindakoan, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Pitillasko Udalak, 2002ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran,

Erabaki zuen:

1. Pitillasko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza behin betikoz onestea.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko erabakia hartzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Pitillasen, bi mila eta biko ekainaren hiruan. Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0206760