78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I T I L L A S

Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen aldaketa behin betikoz onetsirik

Pitillasko Udalak Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2002ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2002ko martxoaren 8an, baita iragarki oholean ere, eta gisa horretara hasiera eman zitzaion jendaurrean egoteko aldiari.

Aldi horretan alegazioak aurkeztu ziren.

Alegazio horietaz idazkaritzak egindako txostena ikusirik.

Pitillasko Udalak, 2002ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, boz batez:

1. Alegazioak ezestea, idazkaritzak aurkeztutako txostenari jarraikiz.

2. Behin betikoz onestea Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen aldaketa.

3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Pitillasen, bi mila eta biko ekainaren hiruan. Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0206759