78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I T I L L A S

Aldaketa behin betikoz onetsirik, Pitillasko Udaleko plantilla organikoan eta aurrekontuan

Pitillasko Udalak, 2002ko martxoaren 8an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onestea erabaki zuen, boz batez, Udal honetako plantilla organikoan baita, horren ondorioz, indarra duen aurrekontuan ere.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean behar diren iragarkiak paratutakoan, jendaurrean egon ziren aipatu espedienteak, hamabortz egun baliodunean egon ere, eta horien bitartean alegazioak aurkeztu ziren horien kontra.

Hartara, Pitillasko Udalak, 2002ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, boz batez:

1. Aukreztutako alegazioak onartzea, tramita daitezen.

2. Haiek ezestea, idazkaritzak aurkeztutako txostenari jarraikiz, ez baita ordenamendu juridikoaren kontrako arau- hausterik atzematen.

3. Aldaketak behin betikoz onestea Pitillasko Udalak gaur egun indarrean dituen plantilla organikoan eta aurrekontu orokorrean.

4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

E R A N S K I N A

Lanpostua: Alkatetzaren aholkularia; ordainsariaren maila: A mailakoaren pare; sarbidea: izendapen askea; egoera: hutsik.

Pitillasen, bi mila eta biko ekainaren hiruan. Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0206758