78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Iruñerriko hiri garraioaren zerbitzu publikoa arautzeko ordenantza

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2002.eko ekainaren 5ean egindako bileran, Iruñerriko hiri garraioaren zerbitzu publikoa arautzeko ordenantzaren 8. artikuluaren moldaketa egiteko behin betiko onespen erabakia hartu zuen.

1.-Iruñerriko hiri garraioaren zerbitzu publikoa arautzeko ordenantzaren 8. artikuluaren moldaketa behin betiko onestea, ondorengo edukia emanez:

"Dagokion tarifa gidariari ordainduko zaio, eta ondorengo bitarteko hauetako batez:

1. Esku dirutan, non 20 euro baino kopuru handiagorik ematea ez baita onartuko.

2. Abonu-txartela erabiliz, horretarako dagoen makinan balioztapena eginez."

2.-8. artikuluaren testu berria Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren seian. Mankomunitateburua (jard.), Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

Iragarkiaren kodea: a0206659