78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskinaren aldaketa behin betikoz onetsirik

Noain-Elortzibarko Udalak Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskinaren aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2002ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran. Haren iragarkia 2002ko 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 26an.

Argitaratu zenetik hogeita hamar eguneko epea iragan denez, inork espedientearen kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Noain-Elortzibarko Udalak behin betikoz onestea erabaki zuen, 2002ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran eta erregelamenduzko quoruma zuela. Hona testu osoa:

E R A N S K I N A

Zutoinbakarrek industrialdeetan izan ditzaketen luze-zabalak eta tarifak

TALLUNTXE INDUSTRIALDEA

10 metro bitarte 2 metro 1.803,04 1.502,53 2º > % 25

3º > % 50

7,5 metro bitarte 2 metro 1.502,53 1.202,02 Idem

5 metro bitarte 2 metro 1.202,02 901,52 Idem

2,5 metro bitarte 2 metro 901,52 601,01 Idem

NOAIN-EZKIROTZ

4 metro bitarte 2 metro 1.202,02 2º > % 25

3º > % 50

3 metro bitarte 2 metro 1.051,77 Idem

2 metro bitarte 2 metro 901,52 Idem

Oharra:

Zutoinbakarraren luze-zabalak ordenantza honetan agertzen direnak baino gehiago badira, 150,25 euro/metro karratua kobratuko da.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko ekainaren hamarrean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0206657