78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Jabari publikoko ondasun baten desafektazioa. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak lurzoru publikoaren 11,07 metro karraturen kalifikazio juridikoa aldatzea onetsi zuen hasiera batez, 2002ko maiatzaren 2ko osoko bilkuran. Los Herreros kalean dago eta ondare ondasunaren kalifikazioa eman nahi zaio, ondoren azpieraikuntzako eskubide erreala eratu ahal izateko; hori guztia espedienteko planoari jarraikiz eta helburu horietarako prestatu den kontratuan adierazten den moduan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan nahiz hurrengoetan eta 132.ean nahiz hurrengoetan aurreikusitakoari jarraikiz, bai eta haiekin bat datozen urriaren 18ko 278/1990 Foru Dekretuaren artikuluei jarraikiz ere, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Hasiera batez gehiengo osoz onetsi den espedientearen aurka alegazioarik aurkezten ez bada behin betikoz onetsiko da kalifikazio juridikoaren aldaketa, eta ondare ondasunaren kalifikazioa hartuko du alegazioen epea bukatutakoan.

Lizarran, bi mila eta biko maiatzaren seian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0206075