78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Artikako Mogotes sektoreko xehetasun azterlana. Hasiera bateko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2002ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkura berezian, legez eskatutako gehiengoarekin, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

1.-Hasiera batez onestea Artikako Mogotes sektoreko R-1 eta D-1 lurzatietako xehetasun azterlana, sektoreko Konpentsazio Batzordeak sustatua eta Teo Ronco Marín arkitektoak prestatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2.-Onetsitako xehetasun azterlana jendaurrean egonen da 15 egunetan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan ezarritakoarekin bat. Horretarako, iragarkia paratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietako batean. Halaber, banan-banan jakinaraziko zaie Artikako Kontzejuko buruari eta xehetasun azterlanak hartzen dituen lurren jabeei eta zuzenean ukitutako gainerako interesatuei.

Jendaurreko epean partikular interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ahalko dituzte.

Berriobeitin, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, JosÚ Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0206071