78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N D O S I L L A

Hasiera batez onetsirik 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak

Andosillako Udalak, aurreko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2002. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamazioetarako epean halakorik ez bada aurkezten, agiria behin betikoz onetsitzat joko da.

Andosillan, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian. Alkate udalburua, Manuel Osorio.

Iragarkiaren kodea: A0205095