78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, martxoaren 25eko 58/2002 Foru Dekretuarena, martxoaren 8ko 85/1993 Foru Dekretuarena eta uztailaren 1eko 265/1996 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horien bidez, hurrenez hurren, maiatzaren 8ko 85/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Balio Erantsiaren gaineko Erregelamendua partez aldatu zen, ordainagiriak nola luzatu eta gastu eta kenkariak nola egiaztatu arautu zen eta hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenerako arauak eman ziren.

Martxoaren 25eko 58/2002 Foru Dekretuan akats batzuk egin direla ikusirik (2002ko maiatzaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 53. zk.), dagokion akats zuzenketaren bidez, behar diren zuzenketak egiten dira. Dekretu haren bidez partez aldatu ziren, batetik, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua; bestetik, martxoaren 8ko 85/1993 Foru Dekretua, ordainagiriak nola luzatu eta gastu eta kenkariak nola egiaztatu arautzen duena, eta, azkenik, uztailaren 1eko 265/19996 Foru Dekretua, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duena.

Foru Dekretu haren zioen azalpenean, gaztelaniazko aldizkarian agertu zen testuan, 3823. orrialdean, zazpigarren lerroaldean, hirugarren lerroan, "...por el artículo 85 quince de la..." dioen tokian, honela behar du: "...por el artículo 85 quinque de la...".

Foru Dekretuaren 1. artikuluaren Hirugarren idatz- zatian, gaztelaniazko aldizkarian agertu zen testuan, 3824. orrialdean, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 19.1 artikuluaren 2. atalari emandako testuan, honela dioen tokian "... artículo 9, apartado 1º, letra c), letra a) de la..." honela behar du "... artículo 9, apartado 1º, letra c), letra a') de la...".

Foru Dekretuaren 1. artikuluaren laugarren idatz- zatian, gaztelaniazko aldizkarian agertu zen testuan, 3825. orrialdean, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 54. artikuluaren 5. zenbakiari emandako testuan, honela dioen tokian "...artículo 85 quince..." honela behar du "...artículo 85 quinque...".

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamahiruan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Indurain.

Iragarkiaren kodea: A0205475