78. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

688/2002 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko arkitektura eta hirigintza gaietan aholkularitza eta laguntza-lanak kontratatzeko espedienteari hasiera eman eta gastua baimentzen duena.

1.-Erakunde adjudikatzailea.

a) Organismoa: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

b) Espediente tramitatzen duen bulegoa: Ekonomi Kudeaketako Atala.

c) Espediente zenbakia: C0009/02.

2.-Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren deskribapena: arkitektura eta hirigintza gaietan aholkularitza eta laguntza-lanak.

3.-Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko modua.

Lehiaketa publiko irekia.

4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

32.000,00 euro urteko.

5.-Agiriak eta informazioa jasotzeko.

a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera- tokia.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006, Iruñea (Nafarroa).

c) Telefonoa: (948) 16 90 16.

d) Telefaxa: (948) 16 96 61.

e) www.unavarra.es

6.-Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: hogeita seigarren egun naturaleko 14:30ak arte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.

c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Arrosadiko Campusa. 31006, Iruñea (Nafarroa).

7.-Eskaintza ekonomikoak irekitzea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar-gela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa, 31006, Iruñea (Nafarroa).

c) Errektoretzako iragarki-oholean argitaratuko da eskaintza ekonomikoak zer egun, ordu eta tokitan irekiko diren, ireki baino 48 ordu lehenago, gutxienez.

8.-Iragarkien gastuak.

Prentsako iragarkiek eta iragarki ofizialek sortzen dituzten gastuak, adjudikaziodunaren kontura izango dira.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren bostean.-Errektorea, Antonio PÚrez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0206813