76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EKONOMI ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Gobernuko Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua. Auzietan agertzeko zitazio-ediktua.

Aditzera ematen da huts egin duela Bearin, S.L.ri (I.F.Z.: B31233943) egin nahi izan zaion jakinarazpen-zitazioak zerga egiaztatatu eta ikertzeko ikuskapen hasieraren berri ematen saiatu arren hainbat egun eta ordutan. Espedientean jaso da inguruabar bakoitza, eta argitara ematen da ediktu hau, Tributuari buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrak (Tflo aurrerantzean) 99. artikuluan agindu bezala, eta aditzera ematen zaio honako hau:

1. hamar eguneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, Nafarroako Gobernuko Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuaren bulegoetan (Karlos III.a etorb., 4-3. solairua) agertzeko dei egiten zaio, jakinarazpena bertan egiteko.

2. ordezkari bat igor dezake. Zuzenbidean balioa duen modu fidagarri baten bidez frogatu beharko da ordezkaritza, edo jarduneko funtzionarioaren aurrean agertuz (Tfloren 36.2 artikulua).

3. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoak onetsi Ikuskapen Plana betearaziz, epe hori iragandakoan ez bada agertu, egindakotzat emanen da zerga egiaztatu eta ikertzeko ikuskapen hasieraren jakinarazpena, legezko ondorio guztiekin, agertzeko adierazi epea amaitu eta biharamunetik aitzina. Eta hori, Tfloren 101. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Zerga Ikuskapenaren Erregelamendua (ZIR aurrerantzean) onetsi zuen ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusi moduan.

4. zerga egiaztatu eta ikertzeko ikuskapenak zerga arloko obligazioak bete ote dituen ikustea du helburu, 1997tik 2000ra bitarteko (biak barne) ekitaldietako Sozietateen gaineko Zerga, 1999ko, 2000ko eta 1998ko azken hiru hiruhilekoetako Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta 1999ko, 2000ko eta 1998ko azken hiru hiruhilekoetako Konturako Atxikipenak direla eta.

Tfloren 9,n) artikuluan eta ZIRen 13. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuz, ikuskapena orokorra izanen da.

5. agertzen denean, honako dokumentazio hau ekarri beharko du eta ikuskatzaileen esku utzi: kontabilitateko liburuak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuak, subjektu pasiboaren negozioei buruzko frogagiriak, Bearin, S.L.ren titularpeko banku kontuen zerrenda (orain dituenak eta izandakoak) eta ikertzen den aldian izan dituzten mugimenduen laburpenak.

Aipatu dokumentazioa aurkezten ez bada, Tfloren 103. artikuluan aurreikusi bezala jokatuko da.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren seian.-Jarduneko ikuskatzailea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0206470