74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L K A R T E

2002ko aurrekontu arrunta hasiera batean onetsirik

Kontzejuko Batzarrak hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen, bertzeak bertze, 2002ko otsailaren 1eko bilkuran:

a) Hasiera batean onestea 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, dirusarrera eta gastuetan berdindurik, berrogeita bi mila bortzehun eta berrogeita hemeretzi euro (42.559 euro) egiten baitu.

b) Aurrekontua betearazteko oinarriak onestea.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.ean eta 270/1998 Foru Dekretuaren 18.ean xedatutakoa betez, idazkaritzan emanen da ikusgai 15 egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean horren berri eman ondotik, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Elkarten, bi mila eta biko maiatzaren hiruan. Kontzejuburua, Javier Huarte Babace.

Iragarkiaren kodea: A0204996