74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A I B A R

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautapena

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan bake epaileen izendapenari buruz xedatua betez, deialdi publikoa iragartzen da herri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko.

Legeak eskatutako baldintzak betetzen dituztelarik, bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdian parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Olaibarko Udalean, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina; eskabidean adieraziko dute gorago aipatu Erregelamenduak ezarritako gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.

Olaibarren, bi mila eta biko maiatzaren hogeian. Alkate udalburua, María del Carmen Lizoáin Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A0205708