74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S P A R T Z A

Lerrokaduren azterlana hasiera batez onetsirik

Espartza-Zaraitzuko Udalak, aurtengo maiatzaren 10ean egin bilkuran, agertutakoek aho batez erabakita, hasiera batez onetsi zuen hirilurreko aberastasunaren katastroko 2. poligonoko 100. lurzatiko lerrokaduren azterlana, Marcelo Semberoiz Barricat jaunak sustaturik.

Erabaki hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik aitzina, interesatuek egoki juzgatzen dituzten kexa, ohar eta alegazioak egin ditzaten.

Espedientea Udalaren idazkaritzan dago ikusgai.

Espartzan, bi mila eta biko maiatzaren hamabostean. Alkate udalburua, Alejandro Ramírez Ramírez.

Iragarkiaren kodea: A0205706