74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L T Z A

Aurrekontuko 2/2002 aldaketa. Hasierako onespena

Nire gobernupeko Udalak, 2002ko apirilaren hamabostean egin bilkuran, besteak beste, erabaki hauek hartu zituen:

Lehena.-Hasiera batez onestea Oltza Zendeako Udalaren 2002ko aurrekontu orokorra aldatzeko 2/2002 espedientea, 2002ko ekitaldirako. Hona laburpena:

Gastuen aurrekontua:

Kreditu bereziak:

Aurrekontuko 421.6200000 kontusaila: 246.415,00 euro.

Finantziazioa:

Aurrekontuko 451.6220200 kontusaila: 246.415,00 euro.

Aurrekontuko aldaketa, guztira: 0,00 euro.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki oholean ezarrita.

Hirugarrena.-6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epea erreklamaziorik gabe iraganik, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da.

Oltza Zendean, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean. Alkatea, Miriam Berastegui.

Iragarkiaren kodea: A0205084