74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lekualdatze lehiaketa murrizturako deialdia, udal ikastoletako irakasle funtzionarioendako eta Udalaren egungo plantilla organikoko lanpostu hutsak betetzeko

1. Lekualdatze lehiaketa murrizturako deialdi honen xedea da ondoko lanpostuak betetzea, 2002ko Udalaren plantilla organikoko lanpostu hutsak baitira:

-Ingeles irakaslea izateko lanpostu huts bat, Hegoalde Udal Ikastolan.

-Musika irakaslea izateko lanpostu huts bat, Hegoalde Udal Ikastolan.

2. Ondokoek hartu ahalko dute parte lehiaketa murriztuan: Udalaren egungo plantilla organikoan "ikastolako irakasle" izena hartzen duten udal irakasle funtzionarioak, Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Alorrari atxikiak, bai jardunean direnak (1 zk.ko administrazio egoera), bai lanpostuaren erreserba dutenak (2 zk.ko administrazio egoera); ingeles irakasle espezialistaren edo musika irakasle espezialistaren titulazioa egiaztatu beharko dute, 1994-10-11ko Ministerioaren Aginduan ezarri baldintzei jarraikiz, agindu horrek arautzen baititu haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe pribatuko irakasleek eduki behar dituzten gutxieneko titulazioak.

3. Udalaren 2002ko plantilla organikoa hasiera batez onetsi zen 2001eko azaroaren 30eko osoko bilkuran, eta behin betikoz, berriz, 2002ko otsailaren 7an; erabaki horiekin bat, honako hauek dira behin betikoz bete beharreko lanpostuak:

Hegoalde Udal Ikastola:

Lanpostu hutsa: 1. Lanpostu zk.a: 206.500-2 ingeles irakaslea, Hegoalde Ikast. Maila: B. Irakasleen osag: 30.

Lanpostu hutsa: 1. Lanpostu zk.a: 206.700-1 musika irakaslea, Hegoalde Ikast. Maila: B. Irakasleen osag: 30.

4. Aldi berean, behin betikoz beteko dira ere lanpostu hutsak hartzen dituzten irakasleek behin betikoz esleituak zituzten lanpostuak, hutsik geldituko baitira.

Nola nahi den ere, ondoko arauei jarraikiz burutuko da prozesuaren ondoriozko lanpostu huts horien behin betiko atxikipena: 1004/91 E.D. (91-06-26ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), Nafarroako Gobernuko Hezkuntza zuzendari nagusiaren apirilaren 14ko 366/99 Ebazpena eta xedapen osagarriak, lanpostu bakoitzaren "espezialitatea" izeneko baldintza betetzeari dagokionez.

5. Hurrenkera honetan eginen da lanpostuen atxikipena, eta merezimenduen baremoan kasuan-kasuan punturik gehien lortzen duen izangaiak eskuratuko du lanpostua.

5.1. Lehenik, "Hegoalde Ikastolako ingeles irakaslea" izeneko lanpostu hutsa.

5.2. Bigarrenik, "Hegoalde Ikastolako musika irakaslea" izeneko lanpostu hutsa.

5.3. Hirugarrenik eta ondotik, "Hegoalde Ikastolako ingeles irakaslea" eta "Hegoalde Ikastolako musika irakaslea" izeneko lanpostuak bete ondoren hutsik suertatzen diren lanpostuak.

6. "Hegoalde Ikastolako musika irakaslea" izeneko lanpostua hartzen duen irakasleak bere lanaldia osatu beharko du Axular Ikastolako musika irakasle lanetan.

7. Lehiaketa murriztuan parte hartzeko eskabidea, II. eranskineko ereduaren araberakoa, Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko da, lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko zazpigarren egun balioduneko 14ak baino lehen. Eskabidearekin batera 2001eko lehiaketa murriztuaz geroztik lortu diren merezimenduen agiriak ere ekarriko dira.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

8.1. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

8.2. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute, zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko edo egindako akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

8.4. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzitakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9. Ondoko mahaikideek osatuko dute merezimenduak baloratzeko epaimahaia:

Mahaiburua. Gizarte Ekintza Alorreko zinegotzi delegatua edo haren ordezkoa.

Mahaikideak: -Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Alorreko zuzendaria.

-Hiru udal ikastoletako zuzendarietako bat.

-Langileen batzordeko ordezkaria.

Mahaikide-idazkaria: udal pedagogoa.

10. Lekualdatze lehiaketa honen ondoriozko lanpostu atxikipenak 2002ko irailaren 1etik aitzina izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

MEREZIMENDUEN BAREMOA

1.-Antzinatasuna.

Irizpideak

a) Lanaldi osoko zerbitzu urteak epe mugarik gabeko kontratuekin (funtzionarioa edo lan kontratudun finkoa), Administrazioaren menpeko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetan irakasle.

Puntu bat urteko.

Urteko zatikiak: 0,0833 puntu hilabete oso bakoitzeko.

b) Lanaldi osoko zerbitzu urteak lan kontratu finkoarekin, haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe pribatuetan irakasle.

0,5 puntu urteko.

Urteko zatikiak: 0,042 puntu hilabete oso bakoitzeko.

c) Administrazio publikoan aitortutako antzinatasuna, irakaslez besteko lanpostuetan.

0,25 puntu urteko.

Urteko zatikiak: 0,021 puntu hilabete oso bakoitzeko.

2.-Hobekuntza ikastaroak, administrazio publikoek antolatutakoak. (atal honetan gehienez ere 3 puntu lor daitezke).

2.2. Emandako ikastaroak:

0,10 puntu egiaztatutako 10 orduko, gehienez ere puntu bat.

2.3. Gainditutako ikastaroak (etengabeko prestakuntza ikastaroetara joateagatik).

0,10 puntu egiaztatutako 10 orduko, eta gehienez ere 2 puntu.

3.-Lanpostua lortzeko espezialitateaz besteko espezialitateak (atal honetan gehienez ere 4 puntu lor daitezke).

3.1. Doktore titulua: 2 puntu.

3.2. Bigarren zikloko titulazioak (lizentziaturak...): puntu bat titulu bakoitzeko.

3.3. Lehen zikloko titulazioak (diplomaturak, ingenieritza teknikoak...): puntu bat titulu bakoitzeko.

4.-Bestelako merezimenduak (ata honetan gehienez ere 10 puntu lor daitezke).

Irizpideak:

4.1. Ikastetxe publikoren bateko zuzendaria, epe mugarik gabeko kontratua izanik.

1,50 puntu urte bakoitzeko. Urteko zatikiak: 0,125 puntu hilabete oso bakoitzeko.

4.2. Ikastetxe publikoren bateko ikasketaburua edo idazkaria, epe mugarik gabeko kontratua izanik.

Puntu bat urte bakoitzeko. Urteko zatikiak: 0,0833 puntu hilabete oso bakoitzeko.

4.3. Argitalpen didaktikoak: gehienez ere puntu bat.

4.4. Argitalpen zientifikoak: gehienez ere puntu bat.

4.5. Araubide bereziko ikasketetako titulazioak

-Musika eta dantza: erdi mailakoak, 0,50 puntu.

-Hizkuntzen irakaskuntza:

-Erdiko zikloa: 0,50 puntu.

-Goi zikloa: 0,50 puntu.

BAREMOA APLIKATZEKO ARAUAK

1. Hobekuntza ikastaroen 2. atalari dagokionez, ondoko ikastaroak baino ez dira kontuan hartuko: administrazio publikoek, unibertsitateek edo irabazi asmorik gabeko erakundeek antolatutako ikastaroak, betiere magisteritzako espezialitateei buruzkoak edo alderdi zientifikoei, didaktikoei eta antolakuntza arlokoei buruzkoak.

Balorazioa egiteko orduak batuko dira edo, bestela, ikastaro guztien kredituak. Gainerako orduek ez dute punturik lortuko, hamarrera iristen ez badira. Ikastaroen balioa kreditutan emana dagoenean kreditu batek 10 orduko balioa izanen du. Ez dira aintzat hartuko iraupena zehazten ez duten ikastaroak.

2. 3. atalari dagokionez, Estatu Espainiarrean balio ofiziala duten tituluak baino ez dira kontuan hartuko. Lehen zikloko titulazioak puntuatzeko diplomatura tituluaren fotokopia aurkeztu beharko da, edo, bestela, agiaztagiri akademikoa, lizentziaturako, ingenieritzako edo arkitekturako lehenbiziko hiru urteko irakasgai guztiak egin eta gainditu direla dioena. Egokitzapen kurtsoa gainditzea ez da diplomaturatzat hartuko. Lizentziaturako ingenieritzako edo arkitekturako titulua aurkezteak balioa izanen du soil-soilik 2. zikloko tituluei dagozkien puntuak lortzeko.

3. 4.1 eta 4.2 atalei dagokienez, egiaztagiria ekarri beharko da ikastetxeetako zuzendaritza karguak egiaztatzeko, eta bertan adieraziko dira izendapena noiz egin zen eta kargua noiz utzi.

4.3 eta 4.4 ataletako argitalpenak azpiataletako batean baino ez dira puntuatuko. Argitalpenak egiaztatzeko, behar den alea ekarriko da. Ez dira baloratuko egunkarietako artikuluak.

4.5 ataleko titulazioak egiaztatzeko, alegaturiko titulu guztien fotokopia bana ekarriko da, edo tituluak lortzeko ikasketak egin eta gainditu direla dioen egiaztagiria. Hizkuntza Eskola Ofizialeko gaitasun agiria aurkezten bada bi zikloei dagokien puntuazioa lortuko da. Oinarrizko zikloaren ziurtagiriaren fotokopia aurkeztu beharko da erdiko zikloari dagokion puntuazioa lortzeko.

4. Azken puntuazio osoan berdinketarik bada, 1, 2, 3 eta 4. ataletako puntuei begiratuko zaie, hurrenkera horretan begiratu ere: haietan punturik gehien nork, huraxe gailenduko da. Berdinketa hausten ez bada, azpiataletako puntuei begiratuko zaie, zerrendan ageri den hurrenkeran.

Iragarkiaren kodea: A0206403