74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R A Ñ E T A

Finkak okupatu aitzineko aktak egiteko

Irañetako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2002ko ekainaren 3an. Hona haren testu osoa:

"2001eko urriaren 8an hasiera eman zitzaion desjabetzeko espedienteari eta jendaurrean jarri zen, hamabost egunean, Irañetan hondakin urak arazteko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betikoz onetsi zituen Irañetako Udalak, 2002ko otsailaren 28an, eta onespen horrek berarekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.

Halaber, Nafarroako Gobernuak, maiatzaren 13ko 99/2002 Foru Dekretuaren bidez, presakoa deklaratu zuen hark ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraikiz, alkate udalburuak ebatzi du:

1. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2002ko uztailaren 3an Irañetako Udaletxera ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egitera, eta behar baldin bada, behin-betiko okupaziokoak ere bai.

2. Egintza horretara ondasun eta eskubideen titularrek berek joan behar dute edota haien izenean jarduteko behar den baimena duen bestze norbaitek ordezka ditzake. Bertan titulartasuna egiaztatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aurkeztu behar dira. Notario nahiz peritua ekartzen ahalko dute, betiere beren kontura.

3. Jasone Goikoetxea Iriberri andrea eta Alfredo Torreblanca Lafraya jauna administrazioaren peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udaleko iragarki oholean argitaratuko da, eta ukitutako titularrei jakinaraziko zaie banan-banako zitazio zedularen bitartez. Halaber, adierazten da argitalpen hau egiten dela Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak zehazten dituen ondorioak izan ditzan, titularra ezezaguna denean edo haren helbidearen berri ez dagoenean.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Irañetan, bi mila eta biko ekainaren hiruan. Alkatea, Pedro Beraza Gastesi.

HONDAKIN UREN ARAZKETA, IRAÑETAN

Aktak egiteko egunak

Jabea: J.C. Lacunza Jacaren oinordekoak (Vicenta Lacunza Madoz). Finkak: IR-04. Data: 02/07/03. Ordua: 10:00. Tokia: Irañetako Udaletxea.

Iragarkiaren kodea: A0206357