74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera ekonomikoen gaineko 2002ko zerga. Ordaintzeko epea luzaturik

Interes duten guztiei jakinarazi nahi zaie ezen Jarduera ekonomikoen gaineko 2002 zerga kobratzeko epea aldatu egin dela; hortaz, egutegia ez da izanen 2002ko maiatzaren 30ean argitaratutako hura, honako hau baizik:

Borondatezko ordainketarako aldia: 2002ko ekainaren 15etik uztailaren 15era, biak barne.

Epez kanpoko ordainketa: % 10eko errekargua, 2002ko uztailaren 16tik abuztuaren 16ra, biak barne.

Data hauetatik aitzinera zorrak Derrigorrezko Dirubilketara pasako dira % 20ko errekarguarekin.

Aldi batetik bertzera aldez aurretiko abisurik gabe pasako da.

Helbideratutako ordainagiriak 2002ko uztailaren 15ean kobratuko dira.

Zuen zergak helbideratuta ez badituzue eta aipatu zergen ordainagiria jaso ez baduzue, Herriko Etxeko bulegoetara etorri beharko duzue, kopia bat eman diezazuegun.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko ekainaren bortzean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0206508