74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteak.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, alegia, Enrique Sarasola Lerchundi jaunari animalien babesaren arloan indarra duen arautegia hausteagatik irekitako 121/01 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da.

477/2002 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Enrique Sarasola Lerchundi jaunari animalien babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legea hausteagatik zehapena jartzen diona.

Enrique Sarasola Lerchundi jaunari irekitako 121/01 zenbakiko zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren irailaren 24ko 1110/2001 Foru Aginduaren bidez ireki zaio, Ultzamako zalditegiko zenbait zaldiekiko utzikeriarengatik. Zalditegian 5 garaño entzerraturik daude, egoera gaiztoan, zikin, eta metro bateko simaurra dago ukuiluetan, eta abereek desnutrizio edo gaixotasun sintoma nabariak dituzte, Iruñeko Sepronak 2001eko ekainaren 11n jarritako salaketaren arabera.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez, Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 2002ko otsailaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman dira Enrique Sarasola Lerchundi jaunari zehapen espedientea irekitzeko Foru Agindua eta dagokion Karguen Orria.

Karguen Orrian alegazioak aurkezteko eman den 15 eguneko epea iraganik eta salatuak alegazio idazkirik aurkeztu ez duenez, bidezko da zehapen prozedura administratiboari segida ematea, karguen orria bere horretan utziz.

Animalien babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Enrique Sarasola Lerchundi jaunari 3.005,06 euroko isuna jartzea, egindako arau-hausteagatik animalien babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legearen 25. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatietan xedatutakoari jarraikiz. Hori, hala ere, ez da eragozpen izanen azaroaren 14ko 225/1994 Foru Dekretuko 9. artikuluan xedatutakoaren arabera isuna murriztea erabakitzeko. Foru Dekretu horretan zehapen prozedura arautzen da, animalien babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legea garatzeko.

2. Aipatu den foru dekretu horren 9. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez hilabeteko epean ordaintzea, foru agindua jakinarazi den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko atalean adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Baldin eta adierazi den murrizte hori interesatzen bazaio, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetara jo beharko du (Alondegi kalea, 1-2. solairua), Kontrol Administratiboaren Atalera. Bertan ordain-gutuna emanen zaio, orain igorri denaren ordez, eta isunaren zenbatekoa gutxitzeko dokumentazioa ere bai.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, foru agindu hau administrazio mailan irmoa izanen den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamenduzko bidez kobratuko da diru-kopuru hori.

4. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.

5. Foru Agindu honen berri ematea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0206252