74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1186/2002 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana. Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioa egiten dio San Fermín 960 zk.ko N.E.S.k sustatzen duen proiektuari, hots, Arradan 6 kg.ko zerrikumeak hazteko zerri-ustiategia eraikitzeko proiektuari.

Proiektuan nabe batzuetako zerri-ustiategi bat eraiki nahi da, berritik, 2.880 zerrama sartzeko eta zerrikumeak hazteko bizirik 6 kg.ra iristen diren arte. Ustiategia Murillo El Cuendeko udal mugapean dago, Arradako Kontzejuaren lurretan, udal horren katastroko 10. poligonoaren 100. lurzatian, El Saso izeneko alderdian.

Finka Arradatik 2,5 km.ra dago eta Mélidatik 3,5 km.ra. Sarbidea du Caparroso-Zarrakaztelu NA-5500 errepidetik eta 188/86 Foru Dekretuan eta 324/2000 Errege Dekretuan eskatutako distantziak errespetatzen ditu.

Jarduera 97/11/EE Zuzentarauaren I. eranskinean dago. Beraz, Ingurumenaren gaineko Eragina Ebaluatzeko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera (maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldarazia) tramitatu behar da.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 226/2001 Ebazpenaren bidez, proiektua jendaurrean erakutsi zen ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura hasteko. Tramite horretan alegazio bat aurkeztu zen, Murillo El Cuendeko Udalak egina. Alegazio horri sustatzaileak erantzuna eman zion 2002ko urtarrilaren 25eko Agiri Teknikoaren bitartez. Hartan biltzen ziren ustiapenaren zenbait alderdi teknikoren azalpenak eta instalazioen diseinu zuzenketak (hasierako proiektutik berrogeialdiko eta zerrizaharren nabea kendu zen).

Prozesu administratiboan Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak informazio gehigarria eskatu zion sustatzaileari. Erantzun egiten du 2002ko otsailaren 11n agiri tekniko baten bitartez.

Espedientea azterturik, eta Ingurumenaren gaineko Eragina Ebaluatzeko funtzioak emateko abenduaren 4ko 580/1995eko Foru Dekretuak eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduak eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumeneko eragin adierazpena egitea San Fermín 960 zk.ko N.E.S.k sustatzen duen proiektuari, hots, Arradan 6 kg.ko zerrikumeak hazteko zerri-ustiategia eraikitzeko proiektuari. Proposatu den irtenbidea bideragarria ingurumenari dagokionez, eta baldintza hauek bete behar dira:

Kea, gasa, lurrina eta hautsa: Eguratsa Babesteko Legean eta baterako araudian xedaturikoa beteko da.

Isurkin eta hondakin solidoak: udal ordenantzetan eta indarreko araudian xedaturikoa beteko da. Nekazaritzako ingeniari teknikoak proiektuan (295 zenbakiz onetsia, 2001-05-10ean) eta haren eranskinetan (295 eta 54 zenbakiez onetsiak, 2001/09/05ean eta 2002/02/5ean) proposatutako baldintzak bete behar dira.

Mindetatik bereizitako solidoak labore lurreko finketan bakarrik botako dira, ez beste inon. Isurkiak ere toki beretan botako dira eta ezin dira erabili bazkalekuak (larreak eta beheko gatz lurrak). Gainera, kontuan hartu behar da Melidako 3. poligonoko 110. lurzatiaren E azpilurzatia txapardia dela "Bardeak" Batasunaren Intereseko Lekuarekin (BIL ES2200037) mugan eta, beraz, kontu handiz ibili beharko da A, B, C, eta D azpilurzatietan minda botatzean. Orobat, Murillo El Cuendeko 8. poligonoko 88. lurzatia, Caparroso-Zarrakaztelu NA-5500 errepidearen ondoan, bazkalekua da eta arreta handiz ibili beharko da hor ere isurketarik ez egiteko.

Nolanahi dela ere, Murillo El Cuendeko 8. poligonoko 1 (A eta X), 50 (A eta B) eta 90. (A eta B) lurtzatiak "Recuejako Ibarbasoak" LN7 lekune naturalean eta "Aragón eta Argaren beheko aldeak" Batasunaren Intereseko Lekuan (BIL ES2200035) daude eta minda botatzetik salbuetsiak izanen dira.

Hori dela eta, ustiapena hasi baino lehen, sustatzaileak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan mindaren fase solidoa eta likidoa aplikatzeko plan berria aurkeztu behar du, aurreko idatz-zatietan adierazitako debekuak kontuan harturik.

Nekazaritzako ureztapena egiten denean, errege dekretu hauetan ezarritako mugak bete behar dira: uztailaren 24ko 188/1986 Foru Dekretua (abere ustiapenak baimentzeko baldintza tekniko, higiene-osasunekoak eta ingurumenekoak ezarri zituena), eta martxoaren 3ko 324/2000 Errege Dekretua (zerri ustiapenak antolatzeko oinarrizko arauak ezarri zituena).

Nekazaritzako Ureztapen Planeko erregistro eta kontrol liburu bat eduki behar da. Bertan, nahitaez, ondoko datu hauek idatzi behar dira: aplikazio data, lur-zatia, lur-zatian ze laborantza egiten den, lur-zati horren azalera ureztatua eta azalera horren gaineko aplikazio dosia. Erregistro eta kontrol liburua etengabe eguneratu behar da. Instalazioan egon behar du, bere funtzioen baitan jarduera egiaztatzeko eta ikuskatzeko lanak egin ditzakeen langile ororen esku.

Hiltzen diren abereak arrisku handiko gaiak transformatzeko planta batera (baimenak dituena) eraman behar dira, edo, bidezkoa bada, errautsi edo lurperatu, 2224/1993 Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan ezarritako kasuetan, baldin eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak baimentzen badu. Lurperatzeko baimena ematen bada, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko albaitari zerbitzu ofizialek ikuskatuko dute.

Hori guztia saien bazkatokiak eta goroztegiak kasuan-kasuan ezartzen diren baldintzetan erabiltzea galarazi gabe.

Zarata eta dardarak: uneoro bete behar dira funtzionamendurako baldintzak, eta soinu eta dardara mailak, ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretuaren 15, 16 eta 18. artikuluetan ezarriak.

Suaren aurkako babesa: nekazaritzako ingeniari teknikoaren proiektuko baldintzak, 295 zenbakiz onetsia, 2001-05-10ean.

Ingurumenari buruz, ustiategiak eta hura osatzen duten eraikuntza eta instalazio guzti-guztiek, errege dekretu hauetan ezarri ziren baldintza guztiak bete behar dituzte: martxoaren 3ko 324/2000 Errege Dekretua (zerri ustiapenak antolatzeko oinarrizko arauak ezarri zituena), eta abenduaren 29ko 3483/2000 Errege Dekretua, aurrekoa aldarazi zuena.

Bestelako neurriak: 250 aleko perimetroko landaketa proiektatua inguru horretan egokiak diren zuhaitz eta zuhaiskekin eginen da. Eremu idorretan landatzen ahal diren zuhaitzak aleppo pinua (Pinus halepensis) eta txaparroa (Quercus rotundifolia) dira, eta toki hezeagoetan milazka (Tamarix canariensis edo Tamarix gallica). Zuhaitzen artean zuhaiskak ere landatuko dira: ipurua (Juniperus oxycedrus), abaritza (Quercus coccifera), arbustua (Ligustrum vullgare)eta erromeroa (Rosmarinus officinalis).

2. Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, jendeak jakin dezan, Ingurumenaren gaineko Eragina Ebaluatzeko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua burutzeko erregelamenduaren 22. artikuluan xedatutakoa betez.

3. Ebazpen hau Ingurumenaren Kalitate Zerbitzuari, Murillo El Cuendeko Udalari, Arradako Kontzejuari eta sustatzaileari jakinaraziko zaie, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamahiruan.-Ingurumeneko zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

E R A N S K I N A

Proiektuaren deskribapen orokorra, ukipen nagusiak eta neurri zuzentzaileak

Proiektuaren mamia da oin berriko nave batzuk eraikitzea 2.880 zerrama sartzeko (720 ALU hainbat), zerrikumeak hazteko bizirik 6 kg.ra iristen diren arte.

Arradatik 2,5 km-ra eta Melidatik 3,5 km-ra dago, Murillo El Cuendeko udal mugapean, Arradako Kontzejuaren nekazaritzako lurretan, udal horren katastroko 10. poligonoaren 100. lurzatian, El Saso izeneko alderdian. Lurzatian Caparroso-Zarrakaztelu NA-5500 errepidetik sartzen da zuzenean, beraz, ez dago sarbide berririk egin beharrik. Jarduerak 188/1986 Foru Dekretuaren eta 324/2000 Errege Dekretuaren distantziak errespetatzen ditu.

Hona hemen proiektatutako instalazioak: instalazioetan ondoko nabe hauek daude: ernaltzeko bi nabe (ernaltzea eta estaltzea eta ernaltze baieztatua) bakoitza 2.632,5 m2-koa, ume egiteko bi nabe, bakoitza 1.838,62 m2-koa, aurrerakoendako, aketzendako eta I.A. laborategirako nabe bat, 1.224,68 m2-koa, estalketa parkeetarako bi nabe, bakoitza 850,79 m2-koa, aurrerakoen parkerako nabe bat, 657,54 m2-koa eta zisterna estaltzeko beste bat, 30,15 m2-koa. Nabeen azalera, denetara, 12.556,2 m2-koa da.

Ustiategiak beste eraikin bat izanen du, gainerako instalazioetatik aparte, bulegoak eta aldagelak bilduko dituena. Baita ere, bide batzuk; perimetroan 2 m-ko altuerako hesi galbanizatua, bide publikotik 25 m-ra; atea eta desinfektatzeko putzua; mindatik solidoak bereizteko ekipoa; 7.300 m3-ko mindategi nagusia, hartuneak kanpoaldean dituena; pentsu siloak hesiaren ondoan, kanpotik bete daitezkeenak; euri urak biltzeko sarea; eta edateko uraren putzua.

Eraikitzeko, beharrezkoa izanen da landare lurra jasotzea eta, gero berriz erabiltzeko, bereiztea, orubea zelaitu era haren saneamendua egitea, azpiegituretarako zulo eta zangak egin eta sobran dagoen lurra hurbileko hondakindegira eramatea. Beraz, lurraren gaineko ukipena oso eskasa izanen da.

Minda deuseztatzeko, ongarri mineral gisa erabiliko da ustiategitik 4-5 km-ra dauden nekazaritzako finketan. Finka horien malda ez da %3ra ailegatzen eta mindak ez du akuiferoa ukituko.

Minda jasoko duten lurzatien artean, sustatzaileak larre batzuk aurkeztu zituen eta, lurzati horiek, behin betikoz baztertu dira. Orobat, "Aragón eta Argaren beheko aldeak" Batasunaren Intereseko Lekuan (BIL ES2200035) dauden lurzatiak ere minda botatzetik bazter geldituko dira.

Hori horrela, proiektuak eta jarduerak ez dute zuzenean ukitzen ez Habitatik ez Batasunaren Intereseko Lekurik, instalazioen lurzatia eta minda jasoko dutenak "Aragón eta Argaren beheko aldeak" Batasunaren Intereseko Lekuaren (BIL ES2200035) eta "Bardeak" Batasunaren Intereseko Lekuaren (BIL 2200037) mugetatik kanpo baitaude.

Ustiategiak 250 zuhaitz eta zuhaiskako landaketa izanen du perimetroan, inguruaren, lur motaren eta hezetasun mailaren arabera egokitzen diren espezieen landaketa alegia, instalazioek paisaiarekin bat egin dezaten.

Proiektuak baditu zenbait neurri zuzentzaile eta haien aurrekontua, 136.772,37 euroko inbertsioa ekarriko duena.

Iragarkiaren kodea: a0205434