74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2002ko maiatzaren 20koa, Nafarroako Gobernuak hartua, bideragarritasun ekonomikoa zehaztu gabe utzitako toki entitateak 2001-2003 hiru urteko Toki Azpiegituren Plan Berezian behin-behinekoz sartzen dituena.

Nafarroako Gobernuak, 2001eko abenduaren 26an hartutako Erabakiaren bitartez, 2001-2003 hiru urteko Toki Azpiegituren Plan Berezia onetsi zuen.

Erabaki horren 3. puntuan, hogeita hamar egun balioduneko epea ematen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondoko toki entitateek behar den dokumentazio ekonomiko finantzarioa aurkez dezaten Toki Administrazioko Departamentuan, haien bideragarritasun ekonomikoa zehazteko.

-Aramendiko Kontzejua

-Arasko Udala

-Eslabako Udala

-Garraldako Udala

-Erronkariko Udala

-Esako Udala

-Gorzako Kontzejua

-Igariko Kontzejua

-Zugarramurdiko Udala

-Domeñuko Kontzejua

Aipatu 3. puntuari jarraituz, epea iraganik, Nafarroako Gobernuaren Erabakiaren bitartez sartuko dira behin-behinekoz 2001-2003 hiru urteko Toki Azpiegituren Plan Berezian ekonomia aldetik bideragarriak diren toki entitateak, eta gainerakoak baztertuko.

Emandako epearen barrenean, aipatu toki entitate guztiek aurkeztu dute beren bideragarritasun ekonomikoa zehazteko modua ekarri duen dokumentazioa, Erronkariko eta Arasko Udalek eta Igariko, Gorzako eta Domeñuko Kontzejuek izan ezik.

Bestalde, Erronkariko eta Arasko Udalek eta Igariko zein Gorzako Kontzejuek inbertsioak finantzatzeko araubide berezian sartzea eskatu dute, zeina azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuaren VI. kapituluan arautua baitago. Dekretu horrek uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legea, Toki Azpiegituren 2001-2003 hiru urteko planari buruzkoa, garatzeko Erregelamendua onesten du.

Foru Dekretu horren 55. artikuluko e) atalak, azken lerroaldean, dio "modu alternatiboen bitartez lortu ahalko dela bideragarritasun ekonomikoa edo VI. kapituluan arautu salbuespen bidean sartzeko eskatuz".

Orobat, Foru Dekretuaren 52.1 artikuluak ezartzen duenez, Toki Administrazioko kontseilariaren Foru Aginduz ebatziko dira salbuespen bidean sartzeko eskaerak, eta behin-behinekoz sartuko ditu Nafarroako Gobernuak Erabaki bitartez.

Alabaina, atzeratu da Arasko Udala behin-behinekoz sartzea, baita haren eskaera ere salbuespen araubidean sarteko, toki entitate horrek bere egoera ekonomiko finantzarioaren gaineko dokumentazio gehiago aurkeztu arte.

Aurrekoaren ondorioz, eta salbuespen araubide horretan Erronkariko Udala eta Igariko zein Gorzako Kontzejuak sarturik Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 8ko 162, 163 eta 165/2002 Foru Aginduen bitartez, behin-behinekoz behar dira erantsi.

Azkenik, Domeñuko Kontzejua 2001-2003 hiru urteko Toki Azpiegituren Plan Berezitik baztertzea erabaki da, ez baitu bere bideragarritasun ekonomikoa zehazten duen dokumentaziorik aurkeztu, ezta salbuespen araubidean sartzeko eskaerarik egin ere.

Azaldutakoaren ondorioz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU

1. Behin-behinekoz sartzea 2001-2003 hiru urteko Toki Azpiegituren Plan Berezian toki entitate hauek:

-Aramendiko Kontzejua

-Eslabako Udala

-Garraldako Udala

-Erronkariko Udala

-Esako Udala

-Zugarramurdiko Udala

-Gorzako Kontzejua

-Igariko Kontzejua

2. Azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuaren 56. artikuluan adierazi dokumentazioa aurkez dezaten eskatzea toki entitate horiei, hartan ezarri epeen barrenean hain zuzen, Plan Berezian behin betikoz sar dadin.

3. Domeñuko Kontzejua 2001-3003 hiru urteko Toki Azpiegituren Plan Berezitik baztertzea, azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuaren 55. artikuluan xedatutakoari jarraituz, bere bideragarritasun ekonomikoa zehazten duen dokumentazioa aurkeztu ez duelako, ezta salbuespen araubidean sarteko eskaera egin ere.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeian. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0206024