74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

530/2002 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "N-121, Iruña-Tutera errepideko 28+600 k.p.an (Puiuko bihurgunea) trazadura aldatzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herrilan zuzendari nagusiak, urtarrilaren 4ko 2/2002 Ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi zuen "N-121, Iruña-Tutera errepideko 28+600 k.p.an (Puiuko bihurgunea) trazadura aldatzea" izeneko proiektua, urriaren 15eko 858/2001 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zena.

Nafarroako Gobernuak, maiatzaren 13ko 102/2002 Foru Dekretuaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu du.

Horrenbestez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturiko ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "N-121, Iruña-Tutera errepideko 28+600 k.p.an (Puiuko bihurgunea) trazadura aldatzea" izeneko proiektuak ukitutako eskubide eta ondasunen titularrei dei egitea Puiuko Herriko Etxean ager daitezen uztailaren 1ean, ondasun eta eskubide horiek okupatu aitzineko aktak eta, behin betikoak egin behar badira, haiek ere egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Puiuko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri emanen zaie eta adieraziko argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.5 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ebazpen hau igortzea Puiuko Herriko Etxera eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalera.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0206274