74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

101/2002 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia garbituko dituen zerbitzua kontratatzeko espedientea onetsi, adjudikazio prozedura hasteko agindu eta tramitazioa presakoa dela deklaratzen duena.

1.-Entitate adjudikatzailea.

a) Erakundea: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Araubide Juridiko eta Administratiboaren Atala.

c) Espediente zenbakia: R. 101/2002 EC 823

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskripzioa: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egoitza eta instalazioak garbitzea, 2002 urtean, baita Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiarenak ere (Nabarreria, 39; Iruña).

b) Lote eta zenbakiak: ez dago loterik.

c) Non: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (Nabarreria, 39; Iruña).

d) Epea: 2002ko abenduaren 31 arte. Kontratua urte batetik bestera luzatzen ahal da, 2005eko abenduaren 31 arte. Luzatuz gero, aurreko urteko Estatuko K.P.I.ren igoeraren arabera handituko da kontratuaren prezioa.

3.-Adjudikatzeko tramitazioa, prozedura eta modua.

a) Tramitazioa: presakoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

11.167 (hamaika mila, ehun eta hirurogeita zazpi) euroko aurrekontua hilean, gehienez ere, BEZa barne.

5.-Bermea.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

Behin betikoa: adjudikazio prezioaren 100eko 4 (hileko prezioa bider 12).

6.-Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a) Entitatea: Araubide Juridiko eta Administratiboaren Atala.

b) Helbidea: Nabarreria, 39.

c) Udalerria eta kode postea: Iruña, 31001.

d) Telefonoa: 948 423336/423342

e) Telefaxa: 948 423337

f) Dokumentuak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: proposamenak aurkezteko azken eguna arte.

7.-Kontratistak bete beharreko baldintzak:

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta gaitasun tekniko eta profesionala: administrazio klausula partikularren pleguko 11. klausulako 2. atalean eskatu dokumentazioa aurkeztuz beharko da frogatu.

8.-Eskaintzak non eta noiz aurkeztu.

a) Aurkezteko azken eguna: hamahiru (13) egun natural, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan eskatzen dena.

c) Non aurkeztu: Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorb., 2; 31002-Iruña).

d) Noiz arte eutsi beharko dion lizitatzaileak bere eskaintzari: aurkezten duenetik proposamenak ireki ondoko hirugarren hilabete arte.

e) Beste eskaintzak: ez da onartuko beste soluzio, eskaintza edo alternatibarik aurkeztea.

9.-Eskaintzak non eta noiz ireki.

a) Entitatea: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Batzar Aretoan.

b) Helbidea: Nabarreria, 39.

c) Udalerria eta posta kodea: Iruña, 31001.

d) Eguna: bi mila eta biko uztailaren hogeita hiruan.

e) Ordua: hamabietan.

10.-Iragarkien gastua.

Adjudikazio hartzaileak ordaindu beharko du lizitazioa eta adjudikazioa aldizkari ofizialetan eta egunkarietan argitaratzeko gastua.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren lauan.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Loitegui Aldaz.

Iragarkiaren kodea: A0206554