74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

682/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 13koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana. Honen bidez aldatzen dira "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanak" lehiaketan aurkeztutako "Dokumentazioa" eta "Eskaintza ekonomikoa" izeneko gutunazalak irekitzeko jendaurreko ekitaldiaren egun-orduak.

2002ko martxoaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (32. zk.) argitaratutako lizitazio iragarpenean erabaki zen "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanak" kontratuaren proposamen ekonomikoak 2002ko ekainaren 28an 12etan irekiko zirela jendaurrean, Herrilan Garraio eta Komunikazio Departamentuko 6. solairuan (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3. zenbakian).

Herrilan Garraio eta Komunikazio kontseilariak ekainaren 13an eman duen 682/2002 Foru Aginduaren bitartez, "Dokumentazioa" eta "Eskaintza ekonomikoa" izeneko gutunazalak irekitzeko jendaurreko ekitaldiaren egun-orduak aldatu dira, eta ekitaldi hori 2002ko ekainaren 21ean eginen da, 10:00etan. Ez da aldatu lizitazio iragarpenean adierazitako lekua.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamahiruan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria.

Iragarkiaren kodea: A0206697