74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

107/2002 FORU DEKRETUA, maiatzaren 27koa, "Cascante-Murchanteko Hondakin Uren Kolektorea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela adierazten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, otsailaren 27ko 88/2002 Ebazpenaren bidez, "Cascante-Murchanteko Hondakin Uren Kolektorea" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion eta jendaurrean jarri zituen hamabost egunez bai proiektua, bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe hori amaiturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, 2002ko maiatzaren 15eko 324/2002 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektua behin betikoz onetsi eta aurkeztutako alegazioen gainean erabaki zuen, Ebazpen horren xedapen zatian adierazten den moduan.

Lan horiek garrantzi handikoak eta presakoak dira, Cascante eta Murchanteko udalerriendako hondakin uren saneamenduko azpiegitura egokiak egin beharra baitago.

Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Departamentuak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57. artikuluko b) idatz-zatiak emandako eskumenei jarraituz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpiko bilkuran hartu zuen erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Cascante-Murchanteko Hondakin Uren Kolektorea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. artikulua. Proiektu horri dagokion desjabetzapen prozedura Toki Administrazioak tramitatuko du, erabat bukatu arte.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0206317