74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Legeak

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Nekazaritza Ganberari buruzko apirilaren 6ko 4/1998 Foru Legea aldatu zuen martxoaren 27ko 6/2002 Foru Legean.

2002ko apirilaren 8an, 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitaratu zen martxoaren 27ko 6/2002 Legea, Nafarroako Nekazaritza Ganberari buruzkok apirilaren 6ko 4/1998 Foru Legea aldatu zuena. Oker bat baduela ikusirik, bidezkoa da zuzentzea Foru Lege horren akats zuzenketa hau argitaratuz:

3036. orrialdeko lehen zutabean, artikulu bakarreko bigarren aldaketan, aldatutako testuaren hirugarren lerroan, "lanbide-ordezkaritza" dioen tokian, "ordezkaritza proportzionala" behar du adierazi.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bederatzian.-Barne Eraentza Zerbitzuko zuzendaria, Humberto Manterola.

Iragarkiaren kodea: A0205136