64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T Z A L L E

Itzalleko Kontzejuko kaleak zolatzeko eta hornidura zein saneamendu sareak berritzeko obren kontratazioa

Itzalleko Kontzejuak, 2002ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, honako obra hau kontratatzeko lehiaketaren prozedura has zedin agindu zuen:

Xedea: Itzalleko Kontzejuko kaleak zolatzeko eta hornidura zein saneamendu sareak berritzeko obrak egitea.

Aurrekontua: 580.513,94 euro (BEZa barne).

Fidantza: aurrekontuaren % 2.

Obrak egiteko epea: 10 hilabete.

Prozedura: lehiaketa irekia.

Proposamenak aurkezteko: Geserlocal enpresaren bulegoetan (Erletokieta kalea, 1-1. esk., Iruña), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 26 egun naturaleko epean.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan zehazten direnak.

Proposamenak irekitzea: Geserlocal, S.L.n, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, goizeko hamabietan.

Proiektu teknikoa eta baldintzen plegua interesatuen eskura daude Geserlocalen (Erletokieta, 1-1. esk., Iruña).

Itzalleko Kontzejua, bi mila eta biko maiatzaren hamahiruan. Kontzejuko burua, Jesús María Leache Semberoiz.

Iragarkiaren kodea: A0205500