62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

88/2002 FORU DEKRETUA, apirilaren 29koa, Erriberriko Erromatarren Karrikakuntxa (Rua Romana) berritu eta handitzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela adierazten duena.

Erriberriko Udalak, 2000ko ekainaren 6ko osoko bilkuran, proiektu hura hasiera batez onetsi zuen, hark ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion eta jendaurrean jarri zituen hamabost egunez bai proiektua.

Jendaurrean egoteko epe hori amaiturik, Erriberriko Udalak 2000ko urriaren 23ko bilkuran, proiektuaren aurka aurkezturiko alegazioak ezestea erabaki zuen. Gero, Udalak, 2000ko abenduaren 15eko osoko bilkuran, beste erabaki bat hartu zuen, ukituriko ondasun eta eskubiden zerrenda behin betikoz onetsi zuena.

Lan horiek presakoak dira, Erriberriko Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioetan aurreikusiriko 1.B UE.ko Bide Sistema Orokorra egin behar delako. Jarduketa hori ezinbestekoa da eskualdeko hirigintza garatzeko, baina behin eta berriro atzeratu izan da. Izan ere, Udala saiatu izan da lurren jabeekin itunak izenpetzen. Gainera, beste gorabehera batzuk direla eta gaur arte ezin izan da burutu.

Nafarroako Gobernuak, Erriberriko Udalak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenei jarraituz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatziko bilkuran hartu zuen erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Erriberriko Erromatarren Karrikakuntxa (Rua Romana) berritu eta handitzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0204953