60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Zehapen espedienteko jarduketen jakinarazpena

Ondotik aipatzen den pertsonari jakinarazpena egitea ezinezkoa suertatu denez, eta Zaratei buruzko ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretua hausteagatik Udal honek egin dituen jarduketak direla eta, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta salatuak bizi diren tokiko Udalaren ediktu oholean paratuko da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerako legeetan xedatutakoari jarraikiz:

Joseba Lardizabal Urra jauna; agiria: 44627634K; martxoaren 8ko kargu-plegua, zehazpen prozedura abiarazi baitzaio Alkatetzaren 119/2001 dekretuaren bidez, 180,30 euroko isuna jartzeko, Zaratei buruzko 135/1989 Foru Dekretuaren 24. artikulua larriki hausteagatik. Hamabost eguneko epea izanen du alegazioak aurkezteko.

Zizur Nagusian, bi mila eta biko apirilaren hiruan. Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: a0203825