60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

2002ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsirik

Buñuelgo Udalak, 2002ko martxoaren 25ean egin osoko bilkura berezian, legeak eskatu gehiengoaz, hasiera batez onetsi zuen 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko deritzeten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, delako espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Buñuelen, bi mila eta biko martxoaren hogeita seian. Alkate udalburua, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0203642