60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

125/2002 FORU AGINDUA, apirilaren 25ekoa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko D mailako langileen (eskolazainen) barne mugikortasunerako prozedurako deialdia bukatutzat ematen duena. Deialdi hori Hezkuntza eta Kultura kontseilariak onetsi zuen, azaroaren 13ko 428/2001 Foru Aginduaren bidez.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, azaroaren 13ko 428/2001 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko D mailako langileen (eskolazainen) barne mugikortasunerako prozedurako deialdia onetsi zuen, abenduaren 29ko 388/1997 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, otsailaren 27ko 41/2002 Foru Aginduaren bidez, deialdi hori aldatu egin zuen.

Deialdi horretako lanpostuak esleitzeko jendaurreko ekitaldiak egin direla, bidezko da Hezkuntza eta Kultura Departamentuko administrari laguntzaileen barne mugikortasunerako prozedura ebaztea.

Horregatik, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan eskurantzen arabera,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza eta Kultura Departamentuko D mailako langileen (eskolazainen) barne mugikortasunerako prozedurako deialdia bukatutzat ematea eta hauei aipatzen diren lanpostuak esleitzea:

-Urtasun Anzano, Eduardo. 36569 zenbakiko lanpostua. Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala. Iruña.

-Ochoa Sanz, Sagrario. 33549 zenbakiko lanpostua. "Plaza de la Cruz" Bigarren Hezkuntza Institutua. Iruña.

-Rodríguez Pérez, María José. 33473 zenbakiko lanpostua. "Basoko" Bigarren Hezkuntza Institutua. Iruña.

-Torrijos Sánchez, Guillermina. 36570 zenbakiko lanpostua. Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala. Iruña.

-Izco Rezusta, Asunción. 35734 zenbakiko lanpostua. "Askatasuna-Libertad" Bigarren Hezkuntza Institutua. Burlata. Bertan bizi beharra dauka.

-Extremado Antoñanzas, Santiago. 35222 zenbakiko lanpostua. "La Paz" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Institutua. Cintruénigo.

-Ozcáriz Arconada, Ana Isabel. 31958 zenbakiko lanpostua. Irakasleei Laguntzeko Zentroa. Lizarra.

-Mur Dallo, Francisco Javier. 33378 zenbakiko lanpostua. "Ibaialde-Burlata" Bigarren Hezkuntza Institutua. Burlata.

-Eraso Munárriz, María Isabel. 36360 zenbakiko lanpostua. "Julio Caro Baroja I" Bigarren Hezkuntza Institutua. Iruña.

-Arboniés Jiménez, Francisco Javier. 32165 zenbakiko lanpostua. "Virgen del Camino" Bigarren Hezkuntza Institutua. Iruña.

2. Interesatuak 2002ko ekainaren 24an jabetuko dira Foru Agindu honen bidez esleitzen diren lanpostu berriez.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu honen aurka bidezko da gora jotzeko helegitea paratzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epearen barrenean.

5. Foru Agindu hau eta honen eranskinak Idazkaritza Teknikoari, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari, Lan-kontratudun eta Administrarien Bulegoari, Irakasle Funtzionarioen Nomina Bulegoari eta interesatuei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0204623