60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Behin betiko onespena Noain-Elortzibarko hirigintzako Udal Planeko 5. eremuko -Elortz industrialdea- xehetasun azterlanari, Arco, S.A.L. enpresak sustaturik

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko apirilaren 4an egin bilkuran, aho batez erabaki du Noain-Elortzibarko hirigintzako Udal Planeko 5. eremuko xehetasun azterlana behin betikoz onestea, Arco, S.A.L. enpresak sustaturik, Elortz-Noain industrialdean (aipatu herriko antzinako hirigintza planeamenduan duen izena), A-28 unitateko 4. sektoreko L lurzatian lerrokadurak aldatzeko. Gaur egun, lurzati hori Noain-Elortzibarko hiriguneko 5. eremuan sartua dago, Noain-Elortzibarko Udal Planeko jarraibideen arabera (abuztuaren 27ko 934/2001 ebazpena, 2001eko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua 2001eko irailaren 17an). Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduko Departamentuari igorriko zaio.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko apirilaren bostean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0203911