60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

59/2002 FORU DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, Pedro Abete Uriz jauna, bitarte baterako, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Zuzeneko Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko Bulego Teknikoaren eta Plangintzaren atalburu izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak izendatzen ahalko dituela organo eskudunak, bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izan beharko dute, edo hari atxikiak.

Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Pedro Abete Ruiz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Zuzeneko Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko Bulego Teknikoaren eta Plangintzaren atalburu izendatzea, bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0203904