60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hasierako onespena Noain-Elortzibarko Udal Planeko Dorre-Elortzibarko 3. eremuko U.E. 3.3. unitateko xehetasun azterlanari, Luis Gaztelu Iribarren jaunak sustaturik

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko apirilaren 4an egin bilkuran, aho batez erabaki du Noain-Elortzibarko Udal Planeko Dorre-Elortzibarko 3. eremuko U.E. 3.3. unitateko xehetasun azterlana, Luis Gaztelu Iribarren jaunak sustatua, hasiera batez onestea, Planean proposatu lurzatien parte bat berrantolatzeko. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako hedakuntza handieneko egunkarian argitaratuko da, hamabost eguneko epean aztertu eta bidezkoak jotzen diren alegazioak egin daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluari eta ondokoei jarraituz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko apirilaren bostean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0203906